Preso Politikoen Kolektiboaren agiria
Agur bero bat guztioi:
Gure lehenengo hitzak hemen bilduta zaudeten guztioi, eta euskal preso politikoekin batera eta borrokatzen diren herritar guztientzat dira: eskerrik asko zuen borrokarako konpromezuagatik; eskerrik asko gure aldarrikapenekin bat egin eta defendatzeko jarri duzuen grinagatik. Eta eskerrik asko Euskal Herriaren Hitza betearazteko egunez egun erakusten duzuen borondateagatik.
Duela lau urte eta bost hilabete ekin genion «Euskal Presoak Euskal Herrira» aldarrikapena garatzeari. Harrezgero bide luzea egin dugu guztion artean, eta gaur egunean baieztatu dezakegu euskal herritarren gehiengoa lotu zaiola bide horri.
Baina bada momentua me- tatutako indar guzti horiek lehertarazteko. Hainbat instituzio, alderdi, sindikatu eta ajente sozialen adierazpenak egin dira, gaurkoa bezala milaka eta milaka euskal herritar bildu dituzten manifestaldiak egin dira. Alabaina, ez da aski «Euskal Herriak horixe eskatzen du» esatea. Ez da aski Espainiak eta Frantziak entzungor egiten diotelako Euskal Herriaren oihuari.
Hausnarketa egiteko garaia da, beraz. Gutariko bakoitzak, hemen bildu zaretenetako bakoitzak, hausnarketa egin behar dugu aurrerantzean egitea tokatzen zaigunari buruz.
Aste honetan egindako mobilizazio eta ekimen andana adibide bihurtzen da ildo horretan. Bidea markatu digu aste honek: Espainiak eta Frantziak zerbait ematea nahi badugu, behartuta atera beharko diogu. Eta behartze horrek mobilizazioei iraunkortasuna ematea eta areagotzea eskatzen du. Hitz batean, Espainiarekiko eta Frantziarekiko presioa handitzea, harik eta Euskal Herriaren hitza errespetatzea beste erremediorik izango ez duen arte. Horixe da euskal preso politikook Euskal Herriko ajente politikoengandik, eta zuetako bakoitzarengandik, espero dugun konpromisoa.
Joan den azaroaren 1ean euskal preso politikook gose greba mugagabeari ekin genion. Espetxe barnean, etsaiaren menpean, gose greba da eskuartean dugun borroka-molde gogorrenetarikoa. Eta gogorrena geure buruarentzat, gose greba batek gorputzean uzten dituen aztarnak bizitza osorakoak baitira. Baina horixe zen gure konpromiso militantea, eta horri eutsi diogu.
Larunbat honetan, lehenago aipatu dugun euskal gizartearen konpromiso horren perspektibatik abiatuta, ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu gaur gaueko hamabietan gose grebari amaiera emango diogula, euskal gizarteak, zuok guztiok, borroka gogor honen lekukoa hartuko diguzuen esperoan. Aurrerantzean, beraz, borrokari indar berriz lotzera animatzen zaituztegu.
Euskal preso politikook, gure aldetik, euskal gizartearekin batera borrokan segituko dugu orain arte erakutsi dugun irmotasun berneraz. Euskal Herriaren hitza errespetatua izan arte. Amnistia lortu arte. Euskal Herria askatu arte.
Gora Euskadi Askatuta!
Gora Euskadi Sozialistal
2000ko maiatzaren 27a
![]() |